Mezuak

Maiatzaren 3an, ostirala, txistu eta dantza ikuskizuna Udal Txistulari eta Laguntasunarekin / El viernes 3 de mayo, concierto de txistu y danza con la Banda Municipal de Txistus y Laguntasuna.

Irudia
Udal Txistu Bandak eta Laguntasunak elkarlanean "Txistua eta Dantzak" ikuskizuna eskainiko dute maiatzaren 3an, 19.30etan Clara Campoamor Zentro Zibikoan. Sarrera dohainik izango da, gonbidapenarekin. Gonbidapenak jasotzeko, maiatzaren 3an, ostirala, Clara Campoamor Zentro Zibikoan (Gehienez 4 gonbidapen/pertsona). La Banda Municipal de Txistus y Laguntasuna ofrecerán este viernes 3 de mayo el espectáculo "El Txistu y la Dantza", a las 19.30 en el Centro Cívico Clara Campoamor. La entrada sera gratuita con invitación, que podrá recogerse el mismo día 3 de mayo (viernes) en Clara Campoamor (Hasta 4 invitaciones por persona).

Maiatzaren 5ean Dantzari Gazteen Jaia dantza, tailer, jolas eta puzgarriekin ospatuko dugu San Bizenten / El domingo 5 de mayo se celebra la Dantzari Gazteen Jaia en San Bizente con danza, talleres, juegos e hinchables

Irudia
Laguntasuna Elkarteko kideok topera jarraitzen dugu taldearen 75. urteurrenaren ospakizunekin. Izan ere, datorren maiatzaren 5ean, igandea, gure harrobiaren txanda izango da eta Dantzari Gazteen Jaia ospatuko dugu, bereziki gonbidatu ditugun Ezkerraldeko eta Bizkaiko dantza taldeekin. 12.00etan hasiko da programa dantzari txiki eta ertainen esku, Elizateko Plazan eskainiko duten Dantza Emanaldi handiarekin. 13.30etatik aurrera, elkarrekin ondo pasatzeko momentua izango dute Union Sport Plazan: tailerrak, jolasak eta puzgarriak. Eta 15.00etan inguru, buruhandiak izango ditugu. Laguntasunan txiki eta gazteek gure kulturan duten lekua aldarrikatu nahi izan dugu, ez soilik etorkizuna baizik eta oraina badirelako. Horregatik, gonbitea egiten dizuegi gurekin hain egun berezia ospatzera. Las y los miembros de Laguntasuna seguimos a tope con la celebración del 75 aniversario del grupo. El próximo domingo 5 de mayo, será el turno de nuestra cantera y celebraremos la Dantzari Gazteen Jaia o Fies

Barakaldo Erromerian larunbatean, apirilak 27, bueltatuko da / Barakaldo Erromerian vuelve este sábado 27 de abril

Irudia
Larunbatean, apirilaren 27an, Laguntasuna Elkarteak berriz ekingo dio Barakaldo Erromerian programari. Aurten, Laguntasunak 75 urte betetzen dituela eta Barakaldo Erromerian programak bere 18. edizioa hasiko duela, irudi berria estreinatu dugu, baina 2006tik izan dugun helburu berdinarekin: San Bizente eta Barakaldo osoan dantzara animatzera. 19.00etan San Bizenteko Elizateko Plazan izango gaituzue zain! El sábado, 27 de abril, Laguntasuna Elkartea retoma el programa Barakaldo Erromerian. Este año, coincidiendo con el 75 aniversario de Laguntasuna y el inicio de la 18ª edición de Barakaldo Erromerian, estrenamos una nueva imagen, pero con el mismo objetivo que hemos tenido desde 2006: animar a los y las vecinas del barrio y de Barakaldo a disfrutar bailando. ¡Os esperamos a las 19.00 Plaza de Anteiglesia!

Apirilaren 28an Baionako Orai Bat, Ribaforadako Paloteadoa eta Laguntasuna taldeek dantza emanaldi berezia eskainiko dute San Bizenten, Barakaldoko elkartearen 75. urteurrena dela eta / El 28 de abril los grupos Orai Bat de Baiona, Paloteado de Ribaforada y Laguntasuna ofrecerán una actuación especial en San Bizente, con motivo del 75 aniversario de la asociación barakaldesa

Irudia
Hurrengo apirilaren 28an, igandea, dantza eta musika emanaldi berezia izango dugu 13.00etan Barakaldoko Elizateko Plazan. Laguntasuna Elkartea bere 75. urteurrena ospatzen ari da, eta Bizkaian etengabean jardun duen dantza talderik beteranoena izanda,  2024an zehar programa berezia prestatu du hain urte biribila ospatzeko. Urteurren ospakizunen harira, Laguntasunako kideek Orai Bat taldeko (Baiona - Lapurdi) eta Ribaforadako Paloteadoko (Ribaforada - Nafarroa) lagunak gonbidatu dituzte, San Bizenteko dantzari eta musikariekin batera emanaldi berezia eskainiz.  Aprobetxatu Euskal Herriko txoko ezberdinetako kulturaz gozatzeko aukera paregabea! El próximo 28 de abril, domingo, disfrutaremos de un espectáculo muy especial de música y danza, a las 13.00 en la Plaza de Anteiglesia de Barakaldo. Laguntasuna se encuentra inmersa en la celebración de su 75 aniversario y siendo el grupo de danzas más veterano de Bizkaia que ininterrumpidamente ha mantenido su actividad, ha preparado un variado

Laguntasunak 23. Korrikaren lekukoa eraman du San Bizenten, 75 urte betetzen dituen honetan

Irudia
Oso urte berezi eta hunkigarria izaten ari da Laguntasuna Elkarteko kide guztiontzat. Gure 75. urteurrena ospatzen dugun honetan, Korrikaren 23. edizioa Barakaldotik igaro da martxoaren 21ean, eta San Bizenteko elkarte eragileok, auzoko ostalari eta dendariekin eskuratzen dugun kilometroan lekukoa eramateko ohorea izan dugu. Halaber, aurten ere Korrika Kulturalean parte hartu dugu, eta San Bizenteko kaleetara euskal kultura atera dugu, Korrikaren zain geuden bitartean gure musika, dantza, kantu eta buruhandiekin giroa sortzen.

Martxoaren 21ean 23. Korrikari ongietorria emango diogu San Bizenten!

Irudia
Dakizuen bezala, aurtengo 23. Korrika Barakaldotik martxoaren 21ean pasatuko da, eta San Bizentetik zehazki 21.30ak aldera. Hori dela eta, Laguntasunak ilusio handiz Korrika Kulturalean parte hartuko du, Korrika heldu baino lehen auzoko kaleetara gure kultura atera eta giroa sortzen joateko. 19.00etan hasita, gure musika, dantza, kantu eta buruhandiekin auzoa astinduko dugu. Anima zaitez eta etorri gurekin euskararen alde egitera! 23. Korrika martxoaren 14tik 23ra egongo da Euskal Herriari bira emanez, Irundik Baionarat. Edizio honen ibilbidea Korrikaren webgunean ikus daiteke: korrika.eus/eu/ibilbidea  Hementxe daukazue Barakaldon egingo diren kilometroen mapa:

Hurrengo igandean, otsailak 18, Laguntasunak Karraskoliendas inauteri barakaldarra ospatuko du San Bizenten / El próximo domingo 18 de febrero Laguntasuna celebrará las Karraskoliendas, carnaval barakaldés, en San Bizente

Irudia
Datorren otsailaren 18an, igandea, 12.30etatik aurrera Laguntasuna Elkarteak berriz ekingo dio Karraskoliendas Barakaldoko inauteri tradizionalei, San Bizenten zehar. 2011n Laguntasunan asmo handiko proiektu bati ekin genion: Barakaldori buruzko Azterlan Etnografikoa. Azterketa bibliografikoaren bidez, eta 85 urtetik gorako Barakaldoko herritarrei inkestak zein elkarrizketak eginez, Barakaldoko bizitza tradizionalaren alderdi kulturalak jasotzen ditugu (hizkuntza, ohiturak, tradizioak, kondairak, mitoak, erromeriak, jai-zikloak, bizi-esperientziak, jai erlijioso eta paganoak, dantzak, musikak, pasadizoak, kirolak...).  Ikerketa horren baitan, Karraskoliendas Barakaldoko ohitura zaharra berreskuratu nahi izan dugu. Tradizioa jarraituz,  inauterietako igandean oilar beltzarekin eskean ibiltzen ziren herriko gazteak. Jose Ignacio Homobono Martinez adituaren arabera, Karraskoliendasekin neska-mutilek komunitatearekin eta auzoarekin zuten lotura indartzen zuten, erritu baten bidez: pubertar

Urtarrilaren 24ean, Laguntasuna Elkarteak bere 75. urteurrenari hasiera emango dio Clara Campoamorren / Laguntasuna comienza a celebrar su 75 aniversario el 24 de enero en Clara Campoamor

Irudia
Hasi berri dugun urte honetan, Laguntasuna Elkarteak bere 75. urteurrena ospatuko du, eta Bizkaian etengabean jardun duen dantza talderik zaharrena izanda, 2024an zehar hainbat ekitaldi zein ekintza berezi antolatu ditugu.  Hori dela eta, datorren asteazkenean, hilak 24, urte berezi honen aurkezpen ekitaldia izango dugu, 19:30etan Clara Campoamorren. Animatu eta etorri gurekin gure ibilbide luzea ospatzera!! En este año que recién comienza Laguntasuna celebrará su 75 aniversario, y siendo el grupo de danzas más antiguo de Bizkaia que ininterrumpidamente ha mantenido su actividad, hemos preparado varios eventos y actividades especiales durante el 2024.  Por eso, el próximo miércoles 24 de enero nos juntaremos a las 19:30 en Clara Campoamor para darle inicio a este año tan especial para Laguntasuna.  ¡¡Animaos a celebrar nuestro largo recorrido con nosotr@s!!